Ikus-esparru zabalduak

Banako erakusketa Bilbaoarte Fundazioan. Bilbao, 2017

Gardentasunak berak desagerrarazten du sortzen duen espazio bera, hau ireki eta hedatuz. Lanaren izenburuak bideratzen gaitu ideia horretara orobat, zabaltzearen kontzeptura. Preseski, babestu eta besarkatzen gaituen espazioa izan daitekeelako halaber atxilotzen gaituena. Mugak jartzen dizkigu, eta hauek fisikoaz gain, mentalak ere izatera iris daitezke. Hortik beharbada bideoarekin, argiarekin, pareta ikusezinak zeharkatzeko beharra, esparrua gainditzearena espazioa, nolabait, mugagabe bihurtzeko. Edozein kasutan, Ipiñak hasieratik ezarri nahi izan du barne eta kanpoko esparruen arteko lotura, banaketa saihestezina zaiolako: ez al da egunsentiko azken argiekin nire gela txikitzen eta goibeltzen? Ez al da kanpoko paisaia nire etxearen hondo dekoratiboan bilakatzen? Baoek leku berezia hartzen dute lan honetan Ipiñarentzat, aspalditik dakarren argiaren azterketarako nahitaezkoak izateaz gain, kanpokoaren erlantzaren bidea direlako ere: bertatik sartzen dira sukalderaino zerua edota etxe pareko mendi oihantsua, eta honela, abiapuntu bihurtzen dira euskarri gardenen gainean ostera eraikitzeko, intimitatea bezain arina, hauskorra eta liluragarriak diren objektuak.

⇒ KATALOGOA

 

«Ikus esparru zabalduak» Exposición de Zaloa Ipiña