0

1

2

3

4

5

6

7

0

1

2

3


Share this post

Argi-sorten hedapena 2012

Argia giza begietarako ikustezina eta koloregabea bada ere, ikusteko dugun aukera zor diogu. Argi-sorta forma objektuala gisa irudikatu da, mugimendua gisa, abiadura handiaren kontzeptu gisa, baita amaigabeak di-ren koloreen sortzaile gisa. Oraingo honeta, gainera, edozein espaziora –hutsik zein beteta– moldatzeko gaitasuna ikertu egin da. Horregatik, material gardena erabili da, argi-sortak plano opakuak alde batera utz ditzan eta espazioan barrena grabitatu dadin. Argi-sortek hormatik ihes egiten dute manipulazioak jasaten dituzten plano estanpatuek hirudimentsionalak bilakatzen baitira.

“Pertsianak igotzen eta jeisten ari zela, antzeman zituen zirrikituetatik iragazi egiten ziren argi-sorta horiek. Aldatu eta mugitu egiten ziren argi-sortak, hala, trazuak sortzen zituzten argi eta itzalaren espazioan. Estetikoki zerbait transmititzen zioten, izan ere, hain ziren erakargarriak, non haiengandik harrapatuta zentitu zen. Gai bilakatu zen, material, bere ahalbide plastikoak ikertzeko bide, azken batean, obsesio bilakatu zen”.

Susana Jodra