0

1

2

3

4

5

6


Share this post

Mingainatu, Albert Bastardas Boada soziolinguistak aipatzen duen “lenguar” hitzaren itzulpen asmatua da. Honen bidez, akzioaren eta mugimenduaren ikuspegitik hizkuntzak sortzearen ekintzari adierazpena ematen dio, etengabeko mingainatze hori baita giza-hizkuntza aniztasunaren sortzaile iraunkorra bai espazioan bai denboran.
Lan honek , erreferentziatzat hartu du ekolinguistikaren planteamendu teorikoa, zeinek, hizkuntza eta hizkuntza-talde guztien berdintasunaren eta duinstasunaren onarpen soziala duen helburu, nagusitasun/gutxiagotasun linguistikoaren baloratze hierarkikoari eta ideologia espansionista eta menderatzaileei amaiera ematen diolarik. “Aniztasun” kontzeptua hizkuntza gutxiagotu anitzetan, interkomunikazio-prozesu baten bidez jasoak, gizabanakoen arteko etika lingustikoaren aldeko eskakizuna egiten du eta kontserbatzearen arteko (folklorizazio eta ondare gisa gorde beharreko hizkuntza-objektua) eta kultibatzearen arteko aldagaiak (garapen aldakorra, eboluzioa eta aniztasunaren elkarrekiko bilakaera) planteatzen ditu.
Next