Zantzu Onerako Leihoak

Banakako erakusketa Fuenlabradako CEART-en, Centro de Arte Tomás y Valiente. Madril. 2019ko maniataren 16tik ekainaren 4ra.

⇒ KATALOGOA

«(…) Preseski, babestu eta besarkatzen gaituen espazioa izan daitekeelako halaber atxilotzen gaituena. Mugak jartzen dizkigu, eta hauek fisikoaz gain, mentalak ere izatera iris daitezke. Hortik beharbada bideoarekin, argiarekin, pareta ikusezinak zeharkatzeko beharra, esparrua gainditzearena espazioa, nolabait, mugagabe bihurtzeko(…).

(…) Leihoek, kanpoa eta barnearen arteko muga iragazteaz gain, mudatzea ekartzen dute argiaren eraginari esker. Izan ere, gela itxietan denborak ez du ez aurrera, ez atzera egiten: aldaezin dirau argiaren intentsitateak, egunaren uneak, sentimenduaren egoerak. Beirak zeharkatuz inbaditzen gaituen argiak, aldiz, igarotzea inposatzen digu (…) (Haizea Barcenilla).

Nire leihoetatik giza bizitza ikusteko ezintasunak imajinario bat sortzera eraman nau. Leihoa askapenaren eta jakin-minaren metafora gisa. Leihoak, etxea utzi eta kalera irtetera gonbidatzen duten erregu bailitzan, bestelako bizimodu eta ikaskuntza estimulatzailea garatzen den tokira bideratzen gaituelarik.

Nire leihoetatik giza bizitza ikusteko ezintasunak imajinario bat sortzera eraman nau. Leihoa askapenaren eta jakin-minaren metafora gisa. Leihoak, etxea utzi eta kalera irtetera gonbidatzen duten erregu bailitzan, bestelako bizimodu eta ikaskuntza estimulatzailea garatzen den tokira bideratzen gaitu.

Beraz, lan honetan, barruko eta kanpoko eremuen arteko harremana ezartzen dut, bereiztea saihestezina baita; izan ere, paisaiak leihoak gainditzen ditu espazioa inbaditzen duelarik. Barrukoa edo kanpokoa, ez dakigu, hau iruditerira irekita geratzen da. Leihoek beren euskarriak, hormak, opakotasuna utzi eta bizitza agerian uzten dute. Oztoporik gabe. Libre.>>