Gorreri Bisuala

Banakako erakusketa Bilboko Euskal Museoan.
2020ko otsailaren 20tik abuztuaren 31ra arte.

Benetan gaitza da ekintza artistikoa hizkuntzatik bereiztea. Ez da bakarrik artistok hizkuntza idatziaz edo ahozkoaz baliatzen garelako gure lanak gauzatzeko; izan ere, sorkuntza artistikoa pentsamendurik gabe ulertu ezin den bezala, pentsamendua ezin da hizkuntzatik bereizi. Baina zenbatetan da hizkuntza bera ikerlana arte bisualetan?
Oraindik ere euskaraz bizitzeko ezintasunak direlako eta arte bisualetan hizkuntza ez hegemonikoak erabiltzeak dakarren deserosotasuna dela eta, Gorreri bisualak, euskara gaur egungo minorizazio egoeran egotera eraman duten arrazoi historikoei buruzko irakurketa bisualak egiten ditu, eta bai hizkuntzak heriotzara eraman ditzaketen aspektu sozial eta soziolinguistikoei buruzkoak.
«O idioma non é, exclusivamente, noso: pertece aos devanceiros e aos que nos sucedan. Nós unicamente recibimos a lingua en usufruto e temos a obriga de conservala e mellorala». Manuel María.

⇒ KATALOGOA