0

1

2

3

4

5


Share this post

Eguzki printzak 2012

Eguzki printzak, Argi distira izeneko proiektu artistikoaren jarraipena da. Gabriel Aresti euskal idazlearen “Argia ezta ikusten” bertsoen eztabaida-gune plastiko, estetiko eta gogoeta puntu gisa sortu da. Argia, giza begiarentzat itxuraz ikusezina eta koloregabea dena, ikusgaitasunaren sortzailea da.

Proiektu honetan, hainbat hilabetez nire habitataren jabe egin diren argi-pirrintak ikus daitezke. Argi-sortak eguneko orduaren arabera, baldintza meteorologikoen arabera eta inguruan zeuden objektuen arabera (autoak, farolak, etxeak...) aldatzen ziren. Argi-pirrintek, ispiluen antzera, lehenik espazioaren gertakizuna jasotzen dute, eta, ondoren, bere izate bihurtzen dira argazkian islatzeko.

Itxuraz, irrealak diren argi-paisaiak hauek, gure pertzepzio optikoan ezkutatuta geratzen dira, errealak suertatzen direlarik argazki-kameraren obturadorea ireki eta ixten denean.